logo zinegoak ZINEGOAK 2012
INICIO
EL FESTIVAL
PROGRAMACION
SALAS DE PROYECCION
PELICULAS
PREMIOS
ENTRADAS
EVENTOS ESPECIALES
PRENSA
PREMIO HONORIFICO
PATROCINADORES
ACREDITACIONES
REGLAMENTO
PALMARES
CONTACTO
ENLACES
HEGOAK

GULYA SULTANOVA
( Leningrado, 1975)

JUANMA CARRILLO (Logroño, 1978)

MICHELLE HOEKSTRA (Vlaardingen, 1967)

GULYA SULTANOVA JUANMA CARRILLO MICHELLE HOEKSTRA

Gulya Sultanova filología germanikoan espezializatu zen. Luzaroan itzultzaile bezala eta alemaneko irakasle egon zen baina 2005ean bere ibilbide publikoa hasi zuen ikasle-truke lanei ekiteko. 2008an bere esfortzu guztiak LGTB-en aldeko aktibismoan jarri zituen Errusian oraindik ere kolektibo honek pairatzen zituen aurreiritzien kontra egin ahal izateko. Berak zuzentzen duen zinemaldiak, Bok to Bok LGTB Film Festival-ek gizarteariko elkarrizketa bideratzeko aukera paregabea suposatzeaz gain, komunikabideen aldetik oso hedatze positiboa izan du eta bertaratutakoen kopurua geroz eta handiagoa da. Gulya Berlinaleko 60. edizioan Teddy Awardetako epaimahikide izan zen.

Errealizadore, argazkilari eta aldizkako
musikari hau 2000 urtetik dabil ikusentzunezkoetan, bideoartearen eta abangoardiako zinemaren artean. Bere lanak mundu osoko jaialdi, museo eta ospe handiko kultur etxeetan eman izan dira. 2010-ean Iris Prize-etarako (Cardiff) proposatua izan zen bere “Caníbales” lana nazioarteko 50 zinemaldi baino gehiagotan zehar ibili zen eta oraindik ere zenbait erakustalditan parte hartzen du. “Muro”-ren (2010) pausoen atzetik joan zen hura, honen difusio eta jarraipenak bizirik jarraitzen baitu web-ean. Zinegoak 8-n aurkeztu zen “Fuckbuddies” Hegoafrika, Kanada, Australia edo AEB-etako zinemaldietan gogoan dute. Bitartean, bere bideoek –”This Leak”-ek esaterako – sekulako difusioa dute nazioarteko museoetan. Egun, bere lehenengo luzemetraia egiten ari da, “Islandia” non orain arteko lanetan landu dituen hainbat kontzeptu garatuko dituen.

Duela 15 urte Bilbon bizi den holandako emakume hau Lieden-eko unibertsitatean lizenziatu zen Ikasketa Latinoamerikarretan eta Antropologia medikuan zein etnozinematografian espezializatu zen. Bere zinemarekiko interesa izan zen Michelle unibertsitate garaian dokumentala gizarte ikasketetara bideratzera eraman zuena. Gerora, zinema jaialdi desberdinetan egin du lan, Rotterdam- eko Zinema Latinoamerikarraren zinema jaialdian eta Zinebi-ko antolakuntzan esaterako. Bilboko Zinemaldi Fantastikoa (FANT) koordinatzen aritu da azkeneko hiru edizioetan eta Europar zinearen euskadiko astea antolatzeko lanetan aritu zen 2010-ean. Urte hartan ospe handiko Transilvaniako Nazioarteko Zinema Jaialdian parte hartu zuen epaimahaikide bezala.