Agustí Villaronga feriaz feria joaten ziren
titiritero ibiltari batzuen biloba da.
Hauek ikuskizuna hortik zehar erakusten
aritu ziren bere aita oso txikia zenenan
amona tuberkulosiak jota hil zen arte.
Gaisotasuna eta batez ere tuberkulosia
beti izan dira bere filmeetan jorratzeko
gai. Bere aita gudako haur izan zen, gudara
joatera behartua izan zen hamabost
urterekin eta beranduago Mallorcara
bidali zuten postari lanetan aritzera. Zinema
zale amorratua, bere semeari arte
bisualarekiko grina irakatsi zion.
Villarongak bere oinarrizko ikasketak jesuiten
eskola batean bukatu zituen eta
Bartzelonara jo zuen bertan Geografia
eta Historian lizentziatzeko. Bere ibilbide
profesionala hasi zuenean Pepón Corominas-
ekin hainbat pelikulatan antzeztu
zuen eta honek “La plaza del diamante”
filmerako jantziak prestatu zitzan eskatu
zion. Ordundik, errodaje bat bestearekin
lotzen joan zitzaion eta teknikariak, ofizioa
eta zinemaren sekretuak ezagutzen
hasi zen.
1987an, 30 milioi pezeta (180.000 €) baino
gutxiagorekin “Detrás del cristal” egin
zuen, bere lehengo lana. Berlineko zinema
jaialdian hautatua eta egun, LGBT
gaia jorratzen duen zinema espainoleko
klasikoa. Julián Mateos eta Maribel Martín-
ek “El niño de la luna” (1989) ekoiztu
zioten eta 1989ko Cannes-eko zinemaldian
oso erasotua izan zen ikuslegoa eta
kritika harrituta utzi baitzituen.
Berriro zuzentzera enkarguz eskatu zioten
beldurrezko “99.9” beldurrezko filmarekin
bueltatu zen (1997). Harekin
zilarrezko Mélies Saria jaso zuen europako
filme fantastiko onenagatik. Bere
hurrengo lanarekin, “El mar” (2000), autore bezala bueltatu zen eta guztiz berea
den lan bat egin zuen GLTB gaiaren
inguruan. Berlineko zinema jaialdian
aurkeztu zen eta Urrezko Hartza sarirako
proposatua izan zen lan honek ez
du inor bere horretan uzten.
2002an Isaac P. Racine eta Lydia Zimmermmann-
ekin “Aro Tolbukhin: en la
mente del asesino” zuzendu zuen, estilo,
genero eta formatu desberdinekin
jokatuz sortu zuten dokumental faltsua.
Hainbat sari jaso bazituen ere ez
zen batere arrakastatsua izan.
“Pa Negre”-ra arte ez du beste ezer zuzenduko
(2010). Istorio honek 40. hamarkadako
garai ilunetan bizi den mutil
baten nerabezaro eta gaztaroa ditu
kontagai. Protagonista bere (homo)
sexualitatea ezagutzen hasten den ahala
kontzientzia morala garatzen joango
da. Aktoresa onenari Donostia Zinemaldiko
Zilarrezko Maskorra eta 9 proposamen
Goya sarietarako daramatza
bizkarrean. 2011ean Zinematografiako
Sari Nazionala eman zitzaion.
Villarongak inork ez bezela jakin izan
du zirikatzen bere irudi eta istorio ilun
zein zentzudunekin drama eta sexualitatea
ezinbesteko ikasgaitzat jorratzen.
Zinegoak-ek omenaldia egin nahi dio
eta horregatik jasoko du Ohorezko saria
9. edizio honetan. |