AMAIERA EKITALDIA
Bizkaia Aretoan, larunbata 11, 20:00etan
Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorium-ean
(EHU-ren areto nagusi berria, Abandoibarra
ibilbidea, 3) Euskaltelen babesarekin ospatuko
den ekitaldi honetarako Jon Koldo Vázquez
izango dugu berriro aurkezle.
Zinegoak 2012-ko palmaresaren irakurketaz
gain Antonio Naharro-ren eskutik (“Yo, también”
filmaren ko-egilea, zilarrezko bi maskor
eta bi Goya irabazi zituena) “Hombre a hombre”
izeneko flamenko ikuskizuna ere egongo
da. Naharro orain arte flamenko-aren munduan
tabu izandako gai bat (homosexualitatea)
inolako estridentzia gabe irudikatzeko gai
izan da honakoan.
Ekitaldiaren ondoren, kopa bat edateko parada
izango dugu auditorium-eko hall-ean, artista,
saritu eta zinemaldiko gonbidatuekin. |