logo zinegoak ZINEGOAK 2012
INICIO
EL FESTIVAL
PROGRAMACION
SALAS DE PROYECCION
PELICULAS
PREMIOS
ENTRADAS
EVENTOS ESPECIALES
PRENSA
PREMIO HONORIFICO
PATROCINADORES
ACREDITACIONES
REGLAMENTO
PALMARES
CONTACTO
ENLACES
HEGOAK

Beste behin ere Zinegoak martxan jarri da, eta honekin bederatzi edizio doaz. Gertu geratzen zaigu dagoeneko bereziki ospatzen den horietako zifra. Baina ez dezagun ezer aurreratu. Edizio berri bat ospatu ahal izatea, edozein dela ere, bada nahikoa poztasun zinema jaialdia antolatzen dugunontzat.

Honako edizio hau zuzendaritza taldeari zein antolatzen duen elkarteari eragiten dioten zenbait aldaketek markatu dute. Lehendakaritza eta zuzendaritza berriak munduko zinema jaialdietatik pasa diren ikusentzunezko ekoizpen gay-lesbo-trans garrantzitsuenak Bilbora ekartzen jarraituko du, halaber, eduki edo jatorriagatik munduko leku ezberdinetako pertsona LGTB-ei buruzko ikuspegi berritzailea gehitzen duten lanak ere egongo dira. Hauen artean, bi gazte iraniarren arteko maitasun istorioa kontatzen duen Sundance-ko zinema jaialdian Ikusleen saria irabazi zuen Maryam Keshavaraz-en “Circumstance”, Berlinaleko Teddy saria irabazi zuen “Ausente” – Marco Berger-en bigarren lana – edo Cannes-eko jaialdian Sail Ofizialean egon zen Xabier Dolan gaztearen “Les Amours imaginaires”.

Lanen kopuruari, aretoei edo egunei dagokionean, honako edizio hau ez da aurrekoekiko oso desberdina izango Roberto Castón- ek 8 ediziotan egindako zuzendari lanak ederki funtzionatu baitu – aurreko edizioan 8000 ikusleren inguruan ibili ginen. Emanaldiak Golem Alhondiga zinematan eta Bilborock aretoan izango dira, berriro ere Arriaga Antzokian izango da hasiera ekitaldia, Fnac-ek aurreko urteetan irabazle izandako laburmetraiak eta dokumentalak jarriko dira, eta gure abangoardiako sailarentzat leku alternatiboak erabiltzen jarraituko dugu, hala nola; San Francisco kaleko ExpoGela.

Aurtengo berrikuntzak, eta egon badaude, gure publikoarengana hurbiltzeko intentziotik datoz. Zuzendari edo protagonisten ohiko aurkezpenez gain, aurten harreman zuzenagoa landu nahi dugu, komunikazio estuagoa eta askoz ere dinamikoagoa, eta horretarako sortu dugu BILGUNE, zinemaldiko protagonistekin informazio hartu-eman bat izateko balioko duen topagunea. Estreinaldia Juanma Carrillo-ren (zinema zuzendaria) eta Gulya Sultanova-ren (San Petersburgo-ko LGTB zinema jaialdiaren zuzendaria) eskutik etorriko zaigu, zeinetan lehenengoak bere lanari buruzko tailer espezifikoa egingo duen, eta bigarrenak aldiz Errusiako LGTB kolektiboaren egoerari buruz hitz egingo duen.

Zinegoak bizirik dago eta berritzeko, aurrera egiten jarraitzeko gay-lesbo-trans istorioak lantzen dituzten lan onenen aukeraketa bat ekartzeko lanean dihardu.

Zinema jaialdi honen zuzendari izanik, aretoak bete eta istorio hauez gozatzeko gonbita luzatzen dizuet. Gure aldetik Zinegoak erreferente kultural bat izan dadin lanean jarraituko dugu, lehenengo mailako gertaera izan dadin Bilbotik haratago Estatu osoan zehar.

Pau G. Guillén
Zuzendaria