Aurtengoan Manex Rekarte (“Goenkale”, Radio Euskadiko “El Boulevard”) eta Leire Ucha (“Visonarios”, “Todos estamos invitados”, “Ander”) antzezle ezagunek aurkeztuko dute Arriaga Antzokian leku izango duen Zinegoak 2010-aren Hasiera Ekitaldia, horretarako beti ere farregarria eta eskertzekoa gertatzen den Eduardo Gaviña eta Hegoak Elkarteko antzerki taldearen laguntza izango dutelarik.
Galan zehar Zinegoak 2010 Ohorezko Saria banatuko da. Aurten, sari hori Wieland Speck -eri eskeintzea erabaki du zinemaldiko antolakuntzak. Berlinale, 20 urtez baino gehiago LGBT tematikazko zinema programatzaile eta zinemagileen topalekua izaten hari den, zinemaldiko Panorama atalaren zuzendaria delarik eta 1985ko “Westler” bezalako pelikularen bitartez, gay-lesbo-trans errealitatearen normalizaziorako egindako ekarpenagatik.
Azkenik, Daniel Cortázar-en “Los fuegos” laburmetrai euskaldunaren munduko estreinaldiarekin eta Marco Berger-en, pasada edizioan “El reloj” laburmetraiarekin parte hartu zuena, “Plan B” argentinar luzemetrai sarituaren espainiar estreinaldiarekin gala amaitu egingo da. |
 |
Manex Rekarte eta Leire Ucha an-tzezleek lehendabiziz eta Euskaltel-en babesari esker urtarrilaren 6an 22etan Guggenheim Museoko Auditoriumean leku izango duen Zinegoak 2010-aren Itxiera Galaren Ekitaldia aurkeztuko dute. Bertan Zinegoak 2010 palmaresa ezagutzera emango da eta sari banaketa izango da.
Jarraian, honako sariak jaso dituzten laburmetraiak proiektatuko dira; Publikoaren Saria (Euskaltel-ek babestua), Gazteriaren Saria (Kinema Eskolaren eskutik) eta “El Show del Txistu” laburmetraiaren irabazlea.
Amaitzeko, 23tik 1era Guggenheim Museoko Atrioan bildutako guztiei kopa bat eskeiniko zaie, Alaska paregabearen DJ saioaz girotutako festa bukaeran.
Sarreren salmenta soilik Hegoak-en (Maia-tzaren biko kalea, 7). Auditorium eta Atriorako sarrera: 12 €. Atriorako sarrera: 10 €. Sarrerekin bi garagardo edo freskagarri doan.
|
 |