logo zinegoak ZINEGOAK 2012
INICIO
EL FESTIVAL
PROGRAMACION
SALAS DE PROYECCION
PELICULAS
PREMIOS
ENTRADAS
EVENTOS ESPECIALES
PRENSA
PREMIO HONORIFICO
PATROCINADORES
ACREDITACIONES
REGLAMENTO
PALMARES
CONTACTO
ENLACES
HEGOAK

Definizioz, zinemaldi bat hautatutako filmeen eta hauek ikustera joan diren ikusleen arteko topaketa bat da. Maiz, euren lanak aurkeztera joan diren zuzendariak, aktoreak eta gidoilariak ezagutzeko parada ere badira proiekzioen ostean sortzen diren hizketaldiak direla eta. Urtero, gero eta denbora gehiago eskatzen digute solas hauetarako baina ez soilik filmeei buruz hitz egiteko, baizik eta askotan hauek azaleratzen duten errealitate bati buruz mintzatzeko. Izan ere, sarritan komunikabideen bitartez jasotzen dugun informazioa baino ez dugu izaten.

Bilgune gure gonbidatuen egonaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzeko ideiarekin sortu zen; gonbidatuak, euren lanak eta jaioterriak hobeto ezagutu ahal izateko alegia.

Zinegoak lehen mailako hitzordu zinematografikoa izatea nahi dugu, baina haratago, ikuspegi LGTB-a galdu gabe zeozer kontatzeko premia duten hiritar, artista zein kultura sustatzaileen arteko topagune bihurtu nahiko genuke.

Aurten, Juanma Carrillo zinegilearen arrazoi eta erreferentziak ezagutzera emango ditugu. Ernaltze prozesuan dabil bere lehenengo filmea prestatzen, “Islandia”, baina bere lehenagoko lanekin, laburmetriak, instalakuntzak, etab… munduari bira eman zion. Bestalde, Errusia eta Indonesiako pertsona LGTB-en errealitate eta egunerokotasuna landuko ditugu San Petersburgoko Bok to Bok zinema jaialdiko zuzendaria den Gulya Sultanova eta Jakarta-ko Q Film Festival- eko John Badalu-rekin. Kolektibo transexualari dagozkion aurrerapen legalei buruz ordea, Hegoak Elkarteko Sari Solidarioa jasoko duen Carla Antonelli-rekin hitz egingo dugu.

 

FROM FHE DARK TO ISLANDIA OTRAS REALIDADES PREMIO SOLIDARIO