|
 |
Zinegoak Jaialdiak bost urte bete ditu eta momentu aproposa da balantzea egiteko. Zinegoak 04-k 25 pelikulen emanaldia egin zuen lau egunetan zehar areto bakar batean; Zinegoak 08-k 91 pelikulen emanaldia egingo du lau aretoetan, aste batean zehar Bilbon eta beste aste betez Euskal Herriko 13 udalerrietan. Zinegoak 04-k 3.000 ikusle baino gehiago izan zituen; Zinegoak 08-ra 10.000 ikusle inguru hurbiltzea espero da. Zinegoak 04-ra zazpi zuzendari eta antzezlari bat etorri ziren beraien lanak aurkeztera; 2008an 30 ordezkari baina gehiago hurbilduko dira Bilbora eta zuzendari, antzelari eta ekoizle hauetaz gain, zinema munduko hainbat profesionalen presentzia izango dugu ere (beste jaialdietako zuzendari eta programatzaileak, banatzaileak, zinema kritikariak...), Zinegoak, nazioarte mailan erreferentziatzat hartzen den jaialdietariko bat bihurtuz.
Duela hiru urte, Zinegoak 05ean deskubritu genuen adibidez Lionel Baier suitzarraren lehenengo lana “Garçon Stupid”, duela pare bat hilabete Espainia mailan komertzialki estreinatu berri den filmea. Horrexegatik gustatzen zaigu bereziki Lionel gurekin berriro ere izatea Zinegoak-en oraindik ere hobea den bere bigarren lana aurkezteko “Comme des voleurs”. Eta ez da bera errepikatzen duen bakarra izango, izango ditugu ere bigarren aldiz gure artean: Aureaus Solito filipindarra, 2007an “El florecimiento de Maximo Oliveros” filmarekin parte hartu zuenak aurtengoan “Tuli” aurkeztuko du, nerabetasun eta homosexualitatearen inguruko filmea ere honakoa baina pertsonaia femeninoak erabilita kasu honetan; Angelina Maccaronek 2007an Luzemetrairik Onenaren Saria lortu zuen “Unveiled” pelikularengatik eta 2008an “Vivere” estreinatuko du, belaunaldi ezberdinetako hiru emakumeei buruko ikuspuntu anitzetako istorioa.
Zinegoak 08n lau pelikula espainiar emango dira. Ventura Pons-en azkeneko lanarekin emango diogu hasiera jaialdiari “Barcelona (un mapa)”, Josep Maria Pou eta Nuria Esperte-en mailako taula gaineko bi antzezle haundien eskutik. Beste hiru luzemetrai espainiarrak opera primak dira: Eusebio Pastranaren “Spinnin. 6000 milioi
|
 |
pertsona ezberdin”, Bartzolanan eta Madrilen publikoaren saria irabazi duen lana; Sergio Candel-en “Dos miradas” (Balentzian, Las Palmas eta New York-en sariak jaso ditu), Atacamako basamortu txiletarrean leku duen bi emakumeen arteko desio eta aurreiritziz beteriko istorioa minimalista eta hunkigarria; eta Antonio Hens-ek amaitu berri duen “Clandestinos”, mundu abertzalera egiten duen gay hurbilpen ausarta eta originala. Lay zuzendariak eta antzezlarietako batzuk izango ditugu gure artean beraien lanak aurkezten. Guzti honi beste zazpi luzemetrai zoragarri batu behar zaizkio (Asiatik iritsitako lanak asko izango dira), gai ezberdinetako hamairu dokumental, lehiaketan parte hartuko duten ia 40 laburmetrai, Off Zinegoak sailean egongo diren 12 laburmetrai, “Argentina motzean” (Buenos Aireseko Diversa Jaialdiarekin lankidetzan) emango diren 8 laburmetrai eta azkenik, “25 urte Fassbinder gabe” atzerabegirada zikloa (Goethe Institutuarekin lankidetzan), hemen zuzendari alemaniarraren 4 luzemetrai ikusi ahal izango dira eta baita Hegoak-en leku izango duen bere pelikulekin erlazionatutako kartel eta bestelako elementuen erakusketa ere. (C/Dos de mayo, 7), urtarrilaren 11tik 29ra.
Duela bost urte hau pentsaezina zen. Gaur egun errealitate bat da, instituzioei eskerrak eta baita geroz eta handiagoa den babesle pribatuei ere. Eta batez ere, eskerrak geroz eta zabalagoa den gure publikoaren fideltasunari. Zinegoak hau, aurrekoak bezala, zuengatik eta zuentzako da. Gozatu.
Roberto Castón
Zuzendaria.
|